ADIN GUZTIETARA ZUZENDUTAKO ZERBITZUA

nerea gabirondo ortodoncia haurrentzako zerbitzua servicio niños   HAURRAK (3-4 URTEETATIK AURRERA)

Haurrei zuzendutako tratamenduek garapen eta hazkuntza normala dute helburu. Hezurra tratatzen da, funtzioa hobetuz hortz iraunkorrak lekurik egokienean atera daitezen eta ondo funtziona dezaten, alegia, bi aldeekin txandaka murtxikatzeko gai izateko.
Ez dago hortz iraunkorrak ateratzeko zain egon beharrik faktore garrantzitsuenarengan lan egiteko gaitasuna galtzen baita, hezurrarengan alegia. Horrez gain irensketa, fonazio eta murtxikatze funtzioen errehabilitazioa ere atzeratzen da eta oinarrizkoak dira hortzeria sistemak garapen egokia izateko. www.cranexplo.fr.
Haurrak tratamendurik behar ez badu jarraipena egingo zaio hazkuntzak garapen egokia duela eta hortzeria aldaketa kontrolatzeko.

nerea gabirondo ortodoncianerabeentzat zerbitzua servicio a adolescentes   NERABEAK

Ohikoak diren ortodontzia tratamenduen azterketak azken esne-haginak erori aurretik egitea komeni da, hortz iraunkorren lerrokatze egokirako espazioa irabazteko, 11-12 urteren artean.
Maloklusioak jatorria arazo eskeletiko batean duenean baliteke hazkuntza prozesuaren gailurra pasa arte itxaron behar izatea tratamenduarekin hasi ahal izateko, horrela emaitza finalean aldaketak ekiditeko.

nerea gabirondo ortodoncia helduentzat zerbitzua servicio adultos   HELDUAK

Paziente helduek ere ortodontzia tratamenduen onurak izan ditzakete. Ohiko bracket metalikoez gain beste alternatiba estetikoak ere badaude, hala nola, mihiko bracketak, zeramikoak eta zuzentzaile gardenak.

"Arreta bikaina, emaitza onak eta prozesuan zehar edozein zalantza edo azalpen emateko beti prest! %100 gomendagarria."

Mikel Zufiria
30 urte. Invisalign bidezko zuzenketa.

"Hasiera-hasieratik lantalde profesional bikaina sentitu nuen ondoan. Nere tratamenduan eta jarraipenean oso ondo zaindu naute. Eta beti irribarre batekin.""

Irati Epelde Pagola
32 urte. Brackets

GURI BURUZ

ortodoncista trabajando lanean

ORTODONTISTAK

Nerea Gabirondo eta Cristina Arrillaga dira gure klinikako bi ortodontistak. Formakuntzari buruz gehiago jakiteko klikatu hauen izenetan.

- Odontologian lizentziatua EHU-ko Medikuntza eta Odontologia fakultatean (1992-1997).
- Ortodontzian graduondoa. Vaentziako Unibertsitatea (1997-2000).
- The Tweed Study Course at the Tweed Memorial Center, Tucson (2000).
- Errehabilitazio Neuro-Oklusalean diplomatua. Profesor Planas, Dentoclinic (2003-2004).
- Incognito mihi-ortodontziarako terapeutikarako ziurtagiria (2011).
- Mihi-ortodontziari buruzko kurtso aurreratua Dirk Wiechmann eta Julius Vu-ren eskutik(2012).
- Invisalign teknikaren ziurtagiria (2001).
- Graduondoko ikastaroa planifikazio ortodontzi-kirurgikoan, kirurgia ortognatikoko I-IV moduluak UIC-n (2006-2007).
- Graduondoko ikastaroa oreka oklusal, funtzinal eta CAT. Dr. José Larena Avellaneda (2007-2008).
- Invisalign Ortodontzia Gardenean masterra J.C. Rivero Lesmes-en eskutik (2015).
- Asimetria Kranealen Tratamendu Ortopediko Goiztiarrean M.J. Deshayes-en eskutik (2013-2015).
- Bilboko Insituto de Terapias Globales zentroan Portugalko Posturologia Elkartearen eta Parisko Internazionalaren laguntzaz antolatutako Posturologia ikastaroa(2015-2016).
- Sociedad Española de Ortodoncia-ko kidea.
- Asociación Española de Especialistas en Ortodoncia-ko kidea.
- European Orthodontic Society-ko kidea.
- Club Internacional de Rehabilitación Neuro Oclusal- Asociación Española Pedro Planas (CIRNO-AEPP)-ko kidea.
- Odontologian lizentziatua EHU-ko Medikuntza eta Odontologia fakultatean (2005).
- Ortodontzian graduondokoa. Garapena eta graduondokoa. Zuzendaria: Dra. Clara Cuesta, Bilbo (2005-2007).
- Ortodontzia eta Hortz eta Aurpegietako Ortopedian master ofiziala. Oviedoko Univertsitatean, Zuzendaria, Dr. Juan Cabo Plana (2009-2013).
- Invisalign ziurtagiria, Madril (2013).
- Orthocaps ziurtagiria, Oviedo (2014)
equipo de trabajo lan taldea nerea gabirondo

TALDE PROFESIONALA

Jarraian gure klinika osatzen duen talde profesionala zehazten da. Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu atal bakoitzaren gainean.

- Ortodontzia laguntzaileentzat zuzendutako Progressive Orthodontic Seminars ikastaroa, Charo Cuesta Garcia eta Jose M. Simón Blas adituen eskutik.
- Hortz-protesien teknikari aditua.
- Diagnostikorako Irudiko goi mailako teknikaria.
- Aho-hortz higienista.
- Administrazio eta Finantzetan goi-mailako heziketa-zikloa (2000).
- Radiodiagnosi instalakuntzen operadore ikastaroa (2011).
- Ortodontzia laguntzailetzarako mintegi teoriko-praktiko espezifikoa. Ladent, Badalona (2003).
- Klinika laguntzailea Cenfortec, Centro de Formación Técnica-n, Madril (2004).
- Ortodontzia-klinikako laguntzailetzan hobekuntza ikastaroa. Medikuntza eta Odontologia fakultatea, Valentziako Unibertsitatea (2011).

KLINIKAREN FILOSOFIA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Nerea Gabirondo Ortodontzia klinikan osasuna dugu helburu nagusitzat. Murtxikatze aparatuaren funtzionalitateak eragina gorpuntz osoarengan duela sinisten dugu. Osasuna helburutzat hartuta, tratamendu garrantzitsu eta eraginkorrenak adinez txikikoetan lortzen dira hezurreko alterazioa eta asimetriak ekidin eta hazkuntza prozesuan okerrera egitea ekiditen baita. Ondorioz, lehenengo azterketa 3-4 urteren inguruan egitea gomendatzen dugu.

Gure satisfakzio handiena ahoaren oreka eta eta funtzio onena lortuko duen eta gerora bigarren faseko tratamendua (bracketak) minimizatu edo ekidingo duen tratamendu goiztiarra ematea da.

Klikatu logotipoen gainean intereseko esteketara joateko.



x

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Kontsultarik izanez gero edo eskeini dezakegun zerbitzuei buruzko datu zehatzagorik nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan.
Jarraian gurekin harremanetan jartzeko modu ezberdinak topa ditzakezu:

Nafarroa Kalea 3c behea, 20800 ZARAUTZ

+34 943 894 444

info@ortodoncianereagabirondo.com

www.ortodoncianereagabirondo.com