Ortodontziaren
Ikuspegi Integrala

Kontrol posturala, eremu interferenteak eta funtzio orofazialak hobetzeko.

Goiz Hasitako Tratamenduak
Garapen Hoberena

Goiz hasitako tratamendu baten bidez bigarren faseko tratamendua (bracket-ak) ekidin edo murrizteak guztiz betetzen gaitu.

Helburu Nagusia
OSASUNA

Gure helburu nagusia osasuna da eta murtxikatze aparatuaren funtzionalitatean jartzen dugu arreta, gorputz osoarengan eragina duela sinisten bait dugu.

Tratamendu Goiztiarrak

Lehenengo azterketa 3-4 urterekin egitea gomendatzen dugu hezurduraren arazoak dituzten kasuak tratatzen hasteko, egin ezean hazte prozesuan okerrera egin bait dezakete.

Nerea Gabirondo Ortodontzia
Heldu eta haurrentzat
Tratamendu Estetikoak

Brakets zeramiko edo alineadoreen bidez.

previous arrow
next arrow
Slider

ADIN GUZTIETARAZUZENDUTAKO ZERBITZUA

HAURRAK (3-4 URTETATIK AURRERA)

Haurrei zuzendutako tratamenduek garapen eta hazkuntza normala dute helburu. Hezurra tratatzen da, funtzioa hobetuz hortz iraunkorrak lekurik egokienean atera daitezen eta ondo funtziona dezaten, hau da, bi aldeekin txandaka murtxikatzeko gai izateko. Ez dago hortz iraunkorrak ateratzeko zain egon beharrik faktore garrantzitsuenarengan lan egiteko gaitasuna galtzen bait da, hezurrarengan alegia. Horrez gain irensketa, fonazio eta murtxikatze funtzioaren errehabilitazioa ere atzeratzen da eta oinarrizkoak dira garapen egokia izateko. Haurrak tratamendurik behar ez badu jarraipena egingo zaio hazkuntzak garapen egokia duela eta hortzeria aldaketa kontrolatzeko.

NERABEAK

Ohikoak diren ortodontzia tratamenduen azterketak azken esne-haginak erori aurretik egitea komeni da, hortz iraunkorrentzat lekua irabazteko, 11-12 urteren artean. Oklusio okerraren jatorria arazo eskeletiko bat denean, baliteke hazkuntza prozesuaren gailurra pasa arte itxaron behar izatea tratamenduarekin hasi ahal izateko, horrela emaitza finalean aldaketak ekiditeko.

HELDUAK

Paziente helduek ere ortodontzia tratamenduen onurak izan ditzakete. Ohiko bracket metalikoez gain beste aukera estetikoak badaude, hala nola, braketsa zeramikoak edo alineadore gardenak.

GURIBURUZ

Nerea Gabirondok Odontologiako prestakuntza hasi zuen, Ortodontzian espezializatzeko ilusioarekin eta uste osoarekin. 1997az geroztik, oraindik ere, ikastuntzat hartzen da eta bizitza osoa izango da. Ikuspegi ortodontziko klasikotik, bere ezagutza eta praktika klinikoa izaki osora zabaldu ditu. Hortz bakoitzak eragina du organismo globalean, bai eta hortzean urrunetik egiten den edozein afektaziotan ere.

Horregatik, gure klinikan Ortodontzia Integrala eskaintzen saiatzen gara, Kontrol Posturala, Eremu Interferenteak, Lehen Mailako Fokuak, Aho-Egoera Ulertzea eta Funtzio Orofazialak hobetzeko. Horretarako, Odontologia Neurofokala, Terapia Neurala, Fotobiomodulazioa, Postulorogia, Kinesiologia, Dentosofia eta beste teknika batzuk erabiltzen ditugu, eta, horretarako, pazienteak, maitasunez, bidea egiten du, ez bakarrik oklusioaren zuzenketarekin, baizik eta ongizate globalarekin.

 

ORTODONTISTAK

Nerea Gabirondo da gure klinikako ortodontista. Formakuntzari buruz gehiago jakiteko klikatu hauen izenetan.

- Odontologian lizentziatua EHU-ko Medikuntza eta Odontologia fakultatean (1992-1997).
- Ortodontzian graduondoa. Vaentziako Unibertsitatea (1997-2000).
- The Tweed Study Course at the Tweed Memorial Center, Tucson (2000).
- Errehabilitazio Neuro-Oklusalean diplomatua. Profesor Planas, Dentoclinic (2003-2004).
- Incognito mihi-ortodontziarako terapeutikarako ziurtagiria (2011).
- Mihi-ortodontziari buruzko kurtso aurreratua Dirk Wiechmann eta Julius Vu-ren eskutik(2012).
- Invisalign teknikaren ziurtagiria (2001).
- Graduondoko ikastaroa planifikazio ortodontzi-kirurgikoan, kirurgia ortognatikoko I-IV moduluak UIC-n (2006-2007).
- Graduondoko ikastaroa oreka oklusal, funtzinal eta CAT. Dr. José Larena Avellaneda (2007-2008).
- Invisalign Ortodontzia Gardenean masterra J.C. Rivero Lesmes-en eskutik (2015).
- Asimetria Kranealen Tratamendu Ortopediko Goiztiarrean M.J. Deshayes-en eskutik (2013-2015).
- Bilboko Insituto de Terapias Globales zentroan Portugalko Posturologia Elkartearen eta Parisko Internazionalaren laguntzaz antolatutako Posturologia ikastaroa(2015-2016).
- Sociedad Española de Ortodoncia-ko kidea.
- Asociación Española de Especialistas en Ortodoncia-ko kidea.
- European Orthodontic Society-ko kidea.
- Club Internacional de Rehabilitación Neuro Oclusal- Asociación Española Pedro Planas (CIRNO-AEPP)-ko kidea.
- Master de Terapia Neuronal y Odontología Neurofocal (Bartzelona 2016-2018).
- Titulua: Odontologian lizentziatua.
- Ikastaroak: Diagnóstico en Ortodoncia & Straight Wire Appliance. Maxilofaccial Orthopedics.

TALDE PROFESIONALA

Jarraian gure klinika osatzen duen talde profesionala zehazten da.

RUTH CASADO HORTZ-PROTESIEN TEKNIKARI ADITUA

EDURNE ARREGI ADMINISTRARI LAG., Rx OPERADOREA

BELEN ARROJERIA KLINIKA LAGUNTZAILEA

KLINIKAREN FILOSOFIAETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Nerea Gabirondo Ortodontzia klinikan osasuna dugu helburu nagusitzat. Murtxikatze aparatuaren funtzionalitateak eragina gorputz osoarengan duela sinisten dugu. Osasuna helburutzat hartuta, tratamendu garrantzitsu eta eraginkorrenak adin txikikoetan lortzen dira hezurreko alterazioa eta asimetriak ekidin eta hazkuntza prozesuan okerrera egitea ekiditen baita. Ondorioz, lehenengo azterketa 3-4 urteren inguruan egitea gomendatzen dugu.

Gure satisfakzio handiena ahoaren oreka eta eta funtzio onena lortuko duen eta gerora bigarren faseko tratamendua (bracketak) minimizatu edo ekidingo duen tratamendu goiztiarra ematea da.

Klikatu logotipoen gainean intereseko esteketara joateko.

 

nerea gabirondo sociedad española de ortodocia y ortopedia dentofacial

Sociedad Española de la Ortodoncia

nerea gabirondo asociación española de especialistas en ortodoncia

Asociación Española de Especialistas en Ortodoncia.

 

nerea gabirondo ortodoncia telecrane

Formation à l'exploration crânienne et aux traitements orthodontiques précoces

nerea gabirondo club nacional de rehabilitación neuro-oclusal

Club nacional de Rehabilitación Neuro-Oclusal

 

nerea gabirondo terapia neural

Terapia Neural

 

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Kontsultarik izanez gero edo eskeini dezakegun zerbitzuei buruzko datu zehatzagorik nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan. Jarraian gurekin harremanetan jartzeko modu ezberdinak topa ditzakezu:

Nafarroa Kalea 3c behea, 20800 ZARAUTZ
Nola iritsi ‭→
Parking Indigo - Munoa ‭→


+34 943 894 444

Neguko ordutegia (irailetik ekainera):
Astelehena: 09.00h - 16.00h / Asteartea, Osteguna: 11.00h - 19.00h /
Asteazkena: 08.00h - 16.00h / Ostirala: 08.00h - 15.00h
Udako ordutegia (ekainetik irailera):
Astelehenetik ostiralera: 08.00h - 15.00h

info@ortodoncianereagabirondo.com

www.ortodoncianereagabirondo.com