Guri buruz

Ni, Nerea Gabirondo, Odontologian lizentziatu nintzen, Ortodontzian espezializatzeko ilusioarekin eta uste osoarekin

1997az geroztik, oraindik ere, ikastuntzat hartzen dut eta bizitza osoa izango naiz. Ikuspegi ortodontzizko klasikotik ezagutza eta praktika klinikoa izaki osora zabalduz joan gara. Hortz bakoitza organismo globalean eragin dezake eta era berean gorputzeko edozein afekzio hortzean.

Hori dela eta, gure klinikan Ortodontzia Integrala eskaintzen saiatzen gara, postura, eremu interferenteak, lehen mailako fokuak kontuan hartuz, ahoko egoerari ulermena emanez eta funtzio orofazialak hobetuz. Guzti hau Odontologia Neurofokala, Terapia Neurala, Fotobiomodulazioa, Posturologia, Kinesiologia, Dentosofia, Sintergetika eta beste teknika batzuen bidez egiten dugu, pazientea bere bidean maitasunez gidatuz, ez bakarrik zuzenketa oklusalaren bidez, baizik eta ongizate globalaren bidez.

Gure taldea

Odontologian lizentziatu nintzen EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean (1992-1997) eta ondoren Valentziako Unibertsitatean Ortodontziako graduondokoa egin nuen ( 1997-2000). Nere lehen ametsa beteta, gainez, paregabeko zortea izan nuen beren denbora eta ezagutza eman besterik ez ziguten maisu, irakasle eta lagun zoragarriak topatu nituelako, bizitza guztirako eskertzen dizkiedanei.

Graduondokoan, jardunaldi esklusibokoa, beste formazio anitz egin genituen, haien artean The Tweed study Couse at the Tweed Memorial Center, Tuckonen, azpimarratzearren bat.

Ortodontziaren hainbat arlotan modu sakonean eta espezializatuan trebatzen jarraitu dut, eta horien artean nabarmendu nahiko nuke, besteak beste: Rehabilitación Neuro-Oclusal del Profesor Planas, Dentoclinic-en (2003-2004); Postgrado en Equilibrado oclusal y funcional y CAT, José Larena Avellaneda Doktoreak bideratuta (2007-2008); Asimetria Kranealeko garaizko tratamenduen formakuntza, Dra. M. J. Deshayesek emanda (2013-2015); Alineadoreen teknika berrienetan Invisalign masterra J.C. Rivero Lesmes iraskasleak gidatuta (2015).

Eboluzionatzen joan naizen heinean, nire ezagutzak zabaldu ditut, ahoa osotasunean integratzeko, eta horien artean honako hauek nabarmenduko nituzke: Posturologia klinikako ikastaroa ITGen(2015-2016); Terapia Neural eta Odontologia Neurofokalaren masterra Bartzelonan ( 2016-2018); Kinesiologia Mediko Odontologikoa eta Kinesiologia integratzaile globala (2018-2020); Dentosofia (2021) eta Sintergetika (2021etik gaur egun arte).

Hainbat elkarte profesionaletako kide aktiboa naiz, tartean Espainiako ortodontzia Elkarte, Ortodontziako Espezialisten Espainiako Elkartea, Errehabilitazio Neuro oklusaleko Nazioarteko Klubeko kidea.

Etengabeko prestakuntzara dedikatzen dut nire denbora bikaintasun klinikoarekin eta nire pazienteen ongizatearekin dudan konpromisoagatik.

Klinikan profesional talde batekin nago

Evangelina Escalera
Odontologian lizentziatuta eta ortodontziako espezializazio-ikastaroetan prestakuntza zabaldua duena

RUTH CASADO

HORTZ-PROTESIEN TEKNIKARI ADITUA

EDURNE ARREGI

ADMINISTRARI LAG., Rx OPERADOREA

BELEN ARROJERIA

KLINIKA LAGUNTZAILEA

Gure Filosofia

Nerea Gabirondo Ortodontzia klinikan osasuna dugu helburu nagusitzat

Murtxikatze aparatuaren funtzionalitateak eragina gorputz osoarengan duela sinisten dugu. Osasuna helburutzat hartuta, tratamendu garrantzitsu eta eraginkorrenak adin txikikoetan lortzen dira hezurreko alterazioa eta asimetriak ekidin eta hazkuntza prozesuan okerrera egitea ekiditen baita. Ondorioz, lehenengo azterketa 3-4 urteren inguruan egitea gomendatzen dugu.

Gure satisfakzio handiena ahoaren oreka eta eta funtzio onena lortuko duen eta gerora bigarren faseko tratamendua (bracketak) minimizatu edo ekidingo duen tratamendu goiztiarra ematea da.

Gure pazienteek iritzia ematen dute